Landako Gunea

Landako Gunea
Landako Gunea
Landako Gunea
Landako Gunea
Landako Gunea
Landako Gunea
rating
bag

Landako Gunea

Landako Gunea azokagune bat da, eta bertan, mota guztietako aisialdi-jarduerak eta ikuskizun publikoak antolatzen dira. Horien artean, Durangoko Azoka da aipagarriena.

 

2003an inauguratu zuten gune hori, eta urtero-urtero makinatxo bat azoka, jaialdi gastronomiko, kultura- eta musika-jaialdi, erakusketa, kontzertu, kirol ekitaldi, eta abar hartzen ditu.

 

Guztira 4.200 m2 ditu, eta eraikin diafanoa da, zutaberik bakoa, modernoa eta erabilera anitzekoa. Punta-puntako instalazioak ditu, baita zaintzapeko aparkalekua ere, eta bezeroen neurrirako zerbitzu ugari duenez, edozein motatako ekitaldiak ospatzeko aukera ematen du.

 

Urtero 50.000 bisitaritik gora izaten du.

Landako Gunearen alboan Elkartegia dago. Egoitza horrek hainbat bulego ditu, eta ekitaldien aretoa ere badu.

 

Tximinia handi bat altxa da plazaren erdi-erdian. Antzinako Olma fundiziotik (1920) gelditzen den elementu bakarra da.

 

Beste aldean, lorategien aldean, 2005eko eskultura bat dago: Seetor, aintzinaren etxea; jendartean, baina, Txapela ezizenez da ezaguna.

 

2002. urtean Dresdenerako sorturiko Seetor, la puerta del Lago proiektuaren aldaera bat da, Imanol Marrodanena (1964). Hiri hura ere dramatikoki bonbardatu zuten II. Mundu Gerran.
 

Batez bestekoa (0 Botoak)
Batazbesteko balorazioa 0.0 izar, guztira 5.
Callejero