Plateruena Kultur Aterpea kalitateko programazioa eskaintzen duen kultur espazioa da, euskarazko ikuskizunak edota askotariko kultur eta aisialdirako jarduerak antolatzen dituena.
Leku bizia eta dinamikoa da, eta kultur programazioaz gain, ostalaritza-zerbitzua ere badu. Euskaraz jardun du, baina modu barneratzailean, ateak zabal-zabalik baititu guztientzat.
Plateruenaren eraikina antzinako hiltegi bat da, 1884koa.
Eraikin solidoa da, harri-lanez indartua, kareharrizko harlanduzko kantoi eta baoekin. Atearen goialdean honako idatzi hau du: MATADERO /1884. Horren gainean, Uriaren armarria.